| Proiektuen Mazedonia Mazedonia de Proyectos |
| Hezkuntzako proiektuetan parte hartu eta jostatzeko gunea. Espacio para participar y jugar en proyectos educativos. Asociado a #unicolab-i lotua. |
Unibertsitatean hasi nintzenetik 2004/05 ikasturtean, lanean jardun dut nire lankideen formazioan, iKide sarean. Lehenik IKT plataformen erabilera tekniko-didaktikoan ikastaro labur eta luzexeagoak ematen aritu naiz (mordoxka bat) eta ikastaro horietan, nahiz eta printzipioz helburua tresnak erabiltzen ikastea izan, beti metodologia aktiboak sustatu izan ditugu. Irakasle askoren hitzetan, ikastaro horiek izan ziren didaktikara egiten zuten lehen hurbilpena.
2009/10 ikasturtean, berriz, proposamen interesgarria luzatu zidaten: Ikaskuntza kooperatiboa eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza lantaldeko tutore izatea. Bi urteko formazioa da hau:
Bi urteko lanaren emaitza gisa, proiektua eta bere deskribapena, oharrak eta abar, metodologia aktiboen datu-basean sartuko dira besteren eskuragarri egoteko. Hala, irakasle hauek, ondoren hasiko diren irakasleen gidari izango dira, eredu edo adibide. Bi eratako aitortza izango dute: berrikuntzari lotutako aitortza eta lankideen aurrean izango dutena.
Programa hau, ERAGIN izenekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko ikaskuntza-berrikuntza planean sartzen da eta IKD izenez bataiatu da: Ikasketa Kooperatiboa eta Dinamikoa. Plan honen bidez, hainbat programa koordinatzen da ikaskuntza hobetzeari begira. ERAGIN programan, hiru metodologia-talde egin dira:
1) Tutoreen arteko kooperazioa: iKide sarean gabiltzanez, lehenagotik elkarlana-dinamiketan ohituak ginen eta hori abantaila handia izan da. Astero egin ditugu bilerak Skype bidez, talde bakoitzean sortu diren gorabeherak eztabaidatzeko eta elkarrengandik ikasteko.2) Irakasle-partaideen arteko kooperazioa: Moodle plataformako foroen bitartez, aukera izan dugu denon artean ideiak trukatu eta eztabaidatzeko. Horrez gain, proiektuko fase bakoitza elkarri ebaluatu diote, elkar-ebaluazioa euren proiektuetan bertan aplikatu aurretik teknika honen indar pedagogikoa sakonki ulertzeko (baita inplikazio psikologikoak ere).
BEHATU programa mugikortasun-programa bat da irakasleok metodologia aktiboetan formatzeko. Aurten, gure tutoreen taldeko bik eskatu dugu atzerrian formazioa jasotzeko aukera: Iker Ros eta neronek. AEBetako Buck Institute-ra joatea erabaki genuen, bertako PBL plana oso deigarria egin baitzaigu. Ez dira asko PBLean formazioa ematen duten prestigiozko ikastokiak eta are gutxiago dira Hezkuntza alorrarekin zerikusia dutenak. Badira beste batzuk medikuntzan, ingenieritzan, erizaintzan... baina ez dugu askorik topatu hezkuntzari lotuak.
Krisia dela medio, atzerapenez joango gara formazioa jasotzera baina azkenik, 2011ko urtarrilaren 4tik 6ra hartuko dugu parte Los Angeles-en PBL Workshop batean, eta 7rako bisita dugu hitzartua Buck Institute-ren egoitza nagusian, Novato-n, San Franziskotik gertu. Beraz, handik bueltan beste post bat idatziko dut bertan ikasitakoaren berri emateko.
Gomendatzen dizuet Buck Institute-ren webgunean bueltaxka bat ematea, material asko baitaude bertan. Oso atseginak izan dira gurekin, oso harrera ona eman digute. Bertan egiten dutena interesgarria iruditzen bazaigu, zubia eraikitzen saiatuko gara institutu horrekin elkarlanean aritzeko.
| Comentarios |
|
|
||||||||
|
||||||||
Copyright © 2010-2011 ThemeXpert.com All right reserved.
Top