Ainhoa Ezeizaren gogoetontzia

Webgunearen Lizentzia

Creative Commons License

Nire Twitter: @ainhoaeus

http://www.twitter.com/ainhoaeus

Musika pixka bat

Nor dabil?

Orain 36 bisitari On line

Podcast

Nitaz

Loiuko aireportuan, 2008

Ainhoa naiz, irakasle eta ikertzaile. Hitz potoloak bi hauek.

Nire arloak: irakasleen formazioa, hizkuntzen irakaskuntza, materialgintza, pedagogia eta IKTen erabilera.  Hauek ere, hitz potoloak oso.

Oraingoz, Euskal Herriko Unibertsitatean nabil lanean, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Lehenago, Didaktika eta Eskola Antolamendu Sailean izan nintzen Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Donostian, eta aurretik, 20 urte eman ditut Donostiako Legazpi 6 euskaltegian eskolak ematen eta materialgintzan.

Hori da nire kontratuek diotena. Horrez gain, proiektu eta zeregin askotan nabil lanean. Une honetan nire talde kuttunena iKide taldea da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-sare ezformal bat. Sare honen bidez ezagutzen dudan jendea oso gustuko dut.

 

 

 

Nitaz gehiago jakiteko, sar zaitez webguneko beste atal batzuetan eta kuxkuxeatu pittin bat. Ongietorria zara.